Gaurko familiaren ezaugarri nabarmenena ANIZTASUNA da, ez baitago familia hitzari esanahi baztertzaile eta bakar bat lotzerik; familia mota horietako bat dugu LESBIGAY FAMILIA.
Azken urteotan, familiaren eraketari zuzenean eragin dioten zenbait aldaketa suertatu dira, bai eta gizarteak hura hautemateko moduari eragin diotenak ere.
Lege arloan, sekulako aurrerapausoak eman dira zenbait lege onartzearekin, eta, haiei esker, aintzat hartuz joan dira bestelako familia ereduak. Era horretara jaso dute, ez bakarrik legearen onespena eta babesa, baizik eta ikusarazteko gizarte proiekzioa ere: arautu eta babesten dena ikusgai bihurtuz doa, artean gizartearen barruan ez zuen neurriko ikusgaitasuna irabaziz.
Nabarmentzekoak dira Izatezko Bikoteak arautzen dituzten legeak, gay, lesbiana eta transexualen ezkontzeko eskubidea onartu zuen 2005eko legea edo bi emakumez osatutako bikoteen amatasunari buruzko 3/2007 Legea.
Gizarteak familiaren, ezkontzaren eta sexualitatearen inguruan zituen aurreiritzi eta sentimenduetan aldaketa ekarri dute bai gizartean gertatu diren aurrerakuntzek eta laguntza bidezko ugalketa tekniken garapen eta arauketak (bikote gabeko emakume askori ez ezik emakume lesbianez osatutako bikote ezkondu nahiz ezkongabeei ere ama izateko aukera eman diena), baita LGTB mugimenduek giza jarrerak aldarazteko sustatu dituzten errebindikazioek.
Hala eta guztiz ere, asko da, oraindik ere, LGTBen familien arloan eginkizun dagoena: ez delako oraino benetakoa beste famili ereduekiko berdintasuna; behin eta berriz gertatu ohi direlako sexu-orientazioarengatiko ageriko diskriminazioak, esate baterako, ezkondutako bi emakumeren seme edo alabak zenbait Erregistro Zibiletan inskribatzeari uko egitea; eta, hezkuntzaren arloan bezala beste arlo askotan ere, famili aniztasuna gainditu gabeko irakasgaia delako: gizon-emazte eta seme-alabez osatutakoa da ontzat ematen den famili eredu bakarra.
Horrengatik guztiarengatik, gune honen helburuak hurrengo hauek dira:
ALDARTE, BERASTEGI 5-5º 48001 BILBAO
web@aldarte.org eta aldarte@aldarte.org Tlfno. 94.423.72.96