el proyecto

SARRERA

Lanerako eskubidea, Europako gutun sozialaren parte da, Europatik 2000/78/CE legea, azaroaren 27an ezarria, lanaren esparruan tratu berdintasunean eragiteko.. Berriki onartu den eta Tratu Berdintasunari buruzko Europako Zuzentarau baten transposizioa den 62/2003 Legeak, tratu berdintasun-printzipioa eta diskriminazio eza erreala eta eraginkorra izateko neurriak ezarri ditu, bai lanerako sarbidean, bai lan-baldintzetan bai sustapen profesionalean.

Babes neurri legalak egon arren, trans pertsonek eskubide honen jabetza eta eskuragarritasuna lortzeko trabak dituzte.

Euskadiko (2009) Transexual pertsonen Arartekoko txostenak erakusteen duen bezala, “Pertsona aldaketa fisiko prozesuaren zein faseetan aurkitzen den , lana eskuratu eta mantentzeko aukera eta zailtasunak handiagoak edo txikiagoak izango dira. Lehenengo aldaketa fisikoak ematen direnean zailtasunak nabarmenak dira”.

Pertsona transexual zein transgeneroentzat langabezia buruhauste handia da. Parte hartutako pertsonen %31k lanaldi osoa dute, Engendered Penalties ikerketaren arabera. Emakume trans-en proportzio zehatza %40 da eta trans gizonezkoena %36 da. Trans ez diren biztanleen artean, proportzio hau, %57 emakumezkoa eta %72 gizonezkoa da. Langabeziaren inguruko ikerketa espainolaren arabera, parte hartutako trans pertsonen artean %54 langabezian daude. (Giza eskubide eta Genero identitatea. Thomas Hammerberg, Europar kontseilua, Giza Eskubide Komisarioaren txostena. Urtarrila 2010).

Egia da, lan munduan sartzea kasu askotan oso zaila dela, lana non eta nola bilatzeak ere garrantzia dauka. Zentzu honetan, lan bilaketan, lana aurkitzeko zailatasunak pentsatze hutsak pertsonarengan sortzen duen segurtasun eza gainditzeko neurriak bermatzea beharrezkoa da, eta beste alde batetik, lanpostu normala eskuratzeko bateraezina dela pertsona transexuala zein trasgenero izatearen ideia.

AURKEZPENA

Aldaketa fisiko prozesuaren fasearen arabera, pertsonak lana lortu eta mantentzeko zailtasunak handiagoak edo txikiagoak izango dira. Genero aldaketa prozesuaren lehen aldaketa fisikoak gertatzen ari direnean zailtasun nagusiak ematen dira. kanpoko itxura NAN-arekin bat ez datorrenean ere arazoak sortzen dira. Egoera horiek segurtasun eza eta autoestimu gainbehera dakar,  horregatik pertsona horiek lantokian kokatzeko desabantaila handiagoa pairatzen dute. Gorputzaren aldaketa prozesu osoa gertatu ez den arte, asko ez dira ausartzen lan merkatura irteten, prozesu honek  urteak iraun dezake.

Pertsona transexual eta transgeneroen lan egoera oso zaila izanik lan-merkatuan sartzerako orduan.Pertsona horiek jakin behar dute nola eta non bilatu.

Lana legeztatzen duen araudia, sexua orientazio edo identitatearen arrazoiengatik baztertutako debekuak jasotzen ditu. Araudi hau egon arren, arrazoi hauengatik emandako kaleratzeak eta bazterketak oraindik ere gertatzen dira, oso zaila da frogatzea, horrek lantokian tolerantzia eta errespetua sexu ta genero aniztasunaren itxura faltsua duen egoera sortzen du.
Lan alorrean aniztasuna sustatzea beharrezkoa da.

HELBURUAK

“LANPOSTU BAT ESKURATU" gizon eta emakume transexualen eta transgeneroen laneratzea sustatzen duen  proiektua da. Enplegua eskaintzen eta enplegu bila dauden pertsonen artean zubi bat ezarriz, lan munduan aniztasuna sustatzeko asmoz.

Transexual eta transgenero biztanleak gaitu eta ez baztertua lortzea da proiektu honen helburua, gainerako biztanleen aukera eta baldintza berdintasuna lortzeko.

Era berean, biztanleria orokorrean eta bereziki enpresariak transexual eta transgeneroen arazoak eta pairatzen duten egoeraz sentikortzea bilatzen du.

Helburu horiek lortzeko web orri hau eskuragarri jartzen dugu, bertan honako hau ikusiko duzu:


ALDARTE, BERASTEGI 5-5º 48001 BILBAO
ZITA ESKATU: bolsadetrabajo@aldarte.org    -   Telefonoa. 944237296