asesoramiento

Atal honetan pertsona transexual eta transgeneroen enplegu egoerari buruzko informazio eta aholkularitza juridikoa aurkituko duzu.

1.- Legedia:


a) 3/2007 martxoaren 15eko legea. http://www.boe.es/buscar/doc.php?id=BOE-A-2007-5585
Lege honen garrantzia eta eragina oso handia da lantokian, sexuaren  eta nortasun agiriaren izen aldaketaren zuzenketa pertsona transexuala  berrizendatzean, lan arloan diskriminazio eta egera oso deserosoak ematen baitira eta izen aldaketarekin batera laneratze prozesua erraztu daiteke.


Era berean, jakinarazten dizugu ze urrats burutu behar dituzun egindako erregistro aldaketaren aipamenean:
http://www.aldarte.org/comun/imagenes/documentos/cambio%20nombre%20en%20el%20registro.pdf
Autonomikoa:

b) 14/2012 Euskal Herriko Legea. http://genet.csic.es/sites/default/files/documentos/biblioteca/BOE_LEY%2014-2012%20identidad%20de%20g%C3%A9nero%20y%20transex.pdf

Lege honek ere garrantzi handia du lantokian, enplegua lortzeko erraztasunak jartzen ditu pertsona transexual, transgenero zein etorkinentzat, behin-behineko dokumentazioa aurkeztu ezkero.

c) 234/2015 DEKRETUA, abenduaren 22koa, transexualen dokumentazio administratiboari buruzkoa.

Berriki onartu da ekainaren 28ko 14/2012 Legearen berritasunik garrantzitsuenetakoa abiarazten duen Dekretua.

Euskal Erkidegoko Legearen 7. artikuluak aukera jasotzen du transexualek administrazio-agiri egokiak eskuratu ahal ditzaten sexua berriro esleitzeko prozesuak irauten duen bitartean,  prozesu horretan integrazio hobea izan dezaten eta sufrimenduko edo diskriminazioko egoerak saihesteko;  xedapen hori garatzeko onartu da transexualen dokumentazio administratiboari buruzko Dekretu hau.

Dekretua aurrerapauso handia da, eta transexualen lan-integrazioa bultza dezake, batetik, prozesuak iraun bitarteko dokumentazioa arautzen duelako, eta bestetik, immigratuek ere balia dezaketelako, eta pertsona horien lan egoera, sarritan, oso badaezpadakoa izaten da. Jarraian duzue dekreturako esteka.

http://www.aldarte.org/comun/imagenes/documentos/2015DEKRETUATRANSEXUALENDOKUMENTAZIOADMINISTRATIBOA.pdf

2.- Lege-aholkularitza:


Atal honen bidez, behar dituzun lege aholkularitzako kontsultak egin ditzakezu, ALDARTEREN lege aholkularitza harreman zerbitzuan. Horretarako telefonoz deitu edo mezu elektroniko bat idatzi ahal izango duzu, abokatu bat laguntzeko eta galdera guztiak erantzuteko prest egongo da.

- Teléfono: 944237296
- e-mail: web@aldarte.org


ALDARTE, BERASTEGI 5-5 48001 BILBAO
ZITA ESKATU: bolsadetrabajo@aldarte.org    -   Telefonoa. 944237296